|
Maizki galderak
Zer da UE-Enpresas?
Europar Batasuneko gaietan nagusiki espezializaturiko web
orria da eta enpresen premiei erantzutea du helburu. "Europako
Informazio Zerbitzua"ren barruan dago, zeina Bilboko
Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberako Euro Info
Center-ek, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza
Nagusiko Europako Gaietarako Zuzendaritzak eta Bizkaiko Foru
Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailaren EBren Gaietarako Saila
sortu baitzuten 1999an.
Zertarako da UE-Enpresas?
UE-Enpresas-en bidez erraz eta zehaztasunez jasoko duzu zure
enpresarentzat interesgarri den EBko informazioa: Europar
Batasuneko legeria, lehiaketa publikoak, Europako informazio
sektoriala, Euskadiko Ordezkaritzaren (Bruselan duena) txostenak
eta abar. Aldi berean, besteak beste, zure eskura jarri dugu
Kontsultak on-line Zerbitzua eta Alerta Automatikoko Zerbitzua.
Zer da Alerta Automatikoko Zerbitzua?
Alerta Automatikoko Sistema bat da eta aldian-aldian posta
elektronikoz bidaliko dizu zure enpresari interesatzen zaion
EBko informazioa, zeu baitzara zer-nolako informazioa jaso
nahi duzun adierazten diguna.
Hona hemen zerbitzu berri honen ezaugarriak:
- Erraztasuna: posta elektronikoz jasoko duzu interesatzen
zaizun EBko informazioa
- Eduki pertsonalizatua: gehien interesatzen zaizun
informazioa bakarrik.
- Azkartasuna: informazioa denbora errealean.
- Estaldura: informazio publiko guztia zure irismenean.
- Erosotasuna: ez duzu denborarik alferrik galduko
web-ean nabigatzean.
Zertarako da Alerta Automatikoko Zerbitzua?
Alerta Automatikoko Zerbitzuari esker, erraz eta eroso (posta
elektronikoz) jasoko duzu zure jarduera sektoreari dagokion
EBko informazio osoa eta zehatza, hartara, ez duzu bestelako
informazio iturrietara jo beharrik eta ez duzu denbora alferrik
galduko web-an nabigatzean.
Nola erregistra naiteke Alerta Automatikoko Zerbitzuan?
Aski duzu zure datuak eta lehentasunak, hau da, zer-nolako
informazioa jaso nahi duzun adieraztea.
Erregistratu nahi baduzu, sakatu "SERVICIO
DE ALERTA" ikonoa, pantailaren eskuinaldean dagoena.
Zein da UE-Enpresas-en ageri diren dokumentuen indarraldia?
Indarraldia dokumentu motaren araberakoa izango da:
- EBeko jarduera
Dokumento Ofizial eta Hileko Gaurkotasunean azken 45 egunetan
jasotako dokumentuak erakusten dira.
Txostenak azken urtekoak dira eta 98. urtetik aurrerako
informazioa ere azter daiteke.
- Legeria
Nobedadeak sektoreka: azken 45 egunetan jasotako dokumentuak
erakutsiko dira (azken 12 hilabeteetako dokumentuak ere
azter daitezke).
Legeria nazionalari egokitzea: azken 45 egunetan jasotako
informazioa erakutsiko da (azken 12 hilabeteetako informazioa
ere azter daiteke)
Europar Batasuneko legeria: azkeneko 45 egunetan indarreko
legeria osorako sarbidea eskaintzen du.
- Deialdiak-
Deialdi orokorrak: azken 45 egunetan jasotako dokumentuak
erakutsiko dira (aurreko dokumentuak ere azter daitezke)
Lizitazioak: azken 45 egunetan jasotako dokumentuak erakutsiko
dira (aurreko dokumentuak ere azter daitezke)
Oposizioak: azken 45 egunetan jasotako dokumentuak erakutsiko
dira (aurreko dokumentuak ere azter daitezke)
- Kideen bilaketa: azken 90 egunetan jasotako dokumentuak
erakutsiko dira
Nola sar naiteke legeria osoa eskaintzen duten testuetara?
UE-Enpresas-ek sarbide azkar eta erosoa eskaintzen dizu,
EBko indarreko edozein legeria azter dezazun Eur-lex, Europar
Batasuneko Datu Basearen bidez.
Bilatzailea pantailaren behean eta ezkerrean ageriko zaizu
legeriaren arloan bazaude. Hauek dira bete beharreko eremuak:
- Arau mota (Zuzentarua, Araudia, Erabakia
edo Legeria osoa)
- Zenbakia
- Argitaratu zeneko urtea
Adibidea
Decisión 2003/93/CE del Consejo, de 19 de diciembre
de 2002, por la que se autoriza a (
)
- Dokumentu mota: decision
- Urtea: 2003
- Zenbakia: 93
Beste adibide batzuk:
Directiva 2003/8/CE del Consejo, de 27 de enero de 2003,
destinada a mejorar (
)
- Dokumentu mota: directiva
- Urtea: 2003
- Zenbakia: 8
Reglamento (CE) nº 1496/2002 de la Comisión,
de 21 de agosto de 2002, por (
)
- Dokumentu mota: reglamento
- Urtea: 2002
- Zenbakia: 1496
Nola sar naiteke deialdiak eta oposaketak eskaintzen duten
orrialdetara?
UE-empresas-ek sarbide azkar eta erosoa eskaintzen dizu,
EBko indarreko deialdiak eta oposaketak azter dezazun Eur-lex,
Europar Batasuneko Datu Basearen bidez.
Bilatzailea pantailaren behean eta ezkerrean ageriko zaizu
deialdien eta oposaketaen arloan bazaude. Hauek dira bete
beharreko eremuak:
- Osoz argitaratu zeneko data
- DO zenbakia
- DOren orrialdea
Adibidea:
Comisión. Convocatoria de proyectos
sobre trabajos técnicos relativos a la realización
de pruebas de campo y análisis de laboratorio comparativos
a escala comunitaria sobre semillas y materiales de reproducción.
Fecha límite: 22/08/2003
Fuente: DO UE-C 159 de 8/7/2003, pg. 19
Argitzen eguna:8/7/2003
Zenbakia:159
Orrialdea:19
Nola sar naiteke lizitazioetara?
UE-empresas-ek lizitazo argitalpenetako egunkari ofiziala
den Ted-lex-era zuzeneko sarbidea eskaintzen dizu, bilakaera
erraza izan dezazun.
Ted lex orrialdera sartzeko pantailaren behean eta ezkerrean
agertzen den koadroan sakatu, lizitazio arloan bazaude
|