Sarrera
Euskadiko Ordezka-
ritzaren txostenak
Legeria
Beste Dokumentazioa
Deialdiak
EBean salerosi
Europa zifretan
Euskadi zifretan
Europa-Euskadi Aldiskaria
 

ZER DA EURO INFO CENTRE? EIC

Bilboko Merkataritza Ganberako Euro Info Centre-a 233 kontaktu-puntuz osaturiko sare baten barruan dago; puntu horiek informazioa eta laguntza eskaintzen diete enpresa txiki eta ertainei (ETE-ei) EB-ko 15 estatuetan, baita ere beste europar herrialde batzuetan.

Zentroen sarea EB-ko 40 kidek ordezkatzen dute eta beste 20 zentro daude Erdialdeko eta Ekialdeko Europan eta Mediterraneoko herrietan.

Eginkizunak

Euro Info Centre-k europar gaiei buruzko informazioa, aholkularitza eta laguntza eskaintzen die enpresa txiki eta ertainei. Zentro hau EB-ko informazioa eskuratzeko "lehen leihatila" da Bizkaian, horrek esan nahi du zuzenean erantzuten diela enpresen galderei eta, behar denean, beste sare eta kontaktu-puntu espezializatu batzuetara igortzen dituela. Eginkizun hau gauza daiteke, hain zuzen ere, EIC-k lankidetzan diharduelako Europako eta tokiko erakundeekin; EIC EIBIE, Europari Buruzko Informaziorako Euskal Sarearen barruan dago.

Espezialistak ETE-etan

  • Informazioa ematea enpresei, berauen eskura jarriz EB-ko gaien argibide espezifiko guztiak:
    • Merkatu bateratuko arauak
    • Proiektuen prestaketa
    • EB-ko indarreko legeria
    • Kontratu publikoak
    • Finantzatzeko aukerak
    • Europar politikak oro har
    • Enpresa aholkularitza oro har
  • Europar programa eta proiektuetan parte hartzen bultzatzea enpresa txiki eta ertainei eta, behar denean, merkatu berrietara irekitzen edo tramite jakin batzuk abiarazten laguntzea.
  • EB-ko beste sare espezializatu batzuekin batera, aholkularitza ematea enpresei bazkideak bilatzeko orduan

Eskura duzun sarearen irmotasuna

Euro Info Centre etengabe dago harremanetan Europako eskualde guztiekin eta kide diren herrialdeekin, horrela beraz, harreman horren ondoriozko sinergiaz balia daiteke, baita ere sare barruko ezaguera espezifikoen elkartrukeaz. Bestalde, ETE-ekin zerikusia duten bestelako programa, politika eta ekintzei buruzko informazioa ere jaso dezake.

WEB orria EB-Enpresak

Bilboko Merkataritza Ganberaren Euro Info Centre-k, Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak eta Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen dute"EB-Enpresak" izeneko zerbitzua, Bizkaiko lurralde historikoko enpresek Europar Batasuneko programa eta ekimenez informazioa izan dezaten eta jarraipen eguneratua egin diezaieten programa eta ekimenoi.

Informazio gehiago nahi baduzu, idatziguzu

 

Alerta Zerbitzua
EICei kontsultak
EIC-ko jarduerak
Bazkide bilaketa
Loturak
© 2000 - . UE-Empresas - EB-Enpresak. Lege oharra. Pribatuyasun politika
Bizkaiko Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganbera EIC. Euro Info Centre